Nirea

ArTzai Topaketa

Mutur Beltz desagertzeko zorian dagoen karrantzako mutur beltz ardia sustatzeko 2015etik lan egiten duen elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturala da. Elkartearen beste helburuetako bat diseinuak eta beste hainbat jarduera artistiko garaikideek eskaintzen dizkiguten baliabideen bitartez ardi hauen artilearen balioa handitzea da.

Sustatzen duten ekintzetako bat ArTzai Topaketa da, Avascane eta Karrantzako Udalarekin batera antolatzen dutena. Ekitaldi hau artzaintza eta artearen arteko topaketa da, landa-ingurunea bultzatu eta hausnartzeko asmoarekin jaio da, mantendu, sortu eta parte hartu kontzeptuak oinarri hartuta.

Egun osoan zehar egiten diren ekintza anitzek artearen eta artzaintzaren arteko sinergiak erakusten ditu. Jardunaldiaren amaieran, Mutur Beltzek ere antolatzen duen Ondo Bizi Arte Egonaldiaren baitan sortutako lanak aurkezten dituen erakusketa auzkezten da.

ArTzai-Topaketa EU

 

 

itzuli gora