Nirea

Mahaiaren Inguruan

Mahaiaren Inguruan Erronka Garbia jasangarritasun ziurtagiria daukan enogastronomia topaketa da. Urtero ospatzen da Arabako Errioxako herri batean, lehenengoa 2017 urtean Guardian egin zelarik.

Egunean zehar, euskal produktuen salmenta postuak jartzen dira, Arabako Errioxako ardoen eta gastronomia produktuen dastaketak eta Slow Foodeko eta Eusko Labela duten produktuen dastatzeak egiten dira, eta eskualdeen inguruko informazio turistikoa dago eskuragai.

Jarduerak arlo ezberdin bana nabarmentzen duten lau mahaien inguruan antolatzen dira: ekoizleak, dastaketak, pintxo dastatzeak eta txikikorner.

Gainera, eguna Sunset & Dine koktel-afariarekin ixten da. Ekintza hau, Arabako Errioxako ardoekin uztartuta dagoen bertako produktuetan oinarritutako afaria da, eta zuzeneko musikarekin girotuta egoten da.

entorno-a-la-mesa-eu

 

 

itzuli gora