Nirea

Naia

 

Naia 2018an martxan jarritako Lantegi Batuaken proiektua da. Kontsumitzeko prest dauden entsalada eta barazki fresko eta ekologikoak merkaturatzen ditu. Elikagai hauek Bizkaiko hainbat ustiategi ekologikoekin elkarlanean ekoizten dira. Ondoren, urritasuna duten pertsonek eraldatu eta ontziratzen dituzte Lantegi Batuakek kudeatutako Mercabilbaoko gune batean.

Naiak egindako produktu guztia ENEEKek (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) ziurtatu du. Ingurugiroarekiko errespetua poltsan bertan ere azaltzen da, 100% konpostagarria den bioplastikoa erabiltzen baita.

Naiaren helburua 2020 urtean 20 pertsonari lana emate da.

naia-nirea-infografia

 

 

itzuli gora