Nirea

Baserrian Amets

Baserrian Amets 30-40 minutu irauten duen eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen euskarazko antzezlana da. Bere iturburua Hazi, Balea Musika Ideiak y Eidaberen arteko elkarlana da.  

Antzezlanak Ametsen istorioa kontatzen du. Amets neska kaletarra da, eta egunero jaten dituen elikagaiak supermerkatuan sortzen direla uste du. Asteburua amonaren baserrian igaro ondoren, pertzepzio hau aldatuko da. Bertan baratzea eta abereak ezagutuko ditu, eta garaian garaiko eta bertako produktuen garrantzia ikasiko du.

Antzezlanean zehar, Ametsen papera antzezten duen aktoreak eta baserriko bizimodua isladatu eta Euskadiko baserritarren lanaren garrantzia azpimarratzen duen ikusentzunezko batek elkarri eragiten diote.

 “Baserrian Amets”-ek bertako produktuen, baso-sektorearen eta landa eremu eta itsasertzaren garrantzia azpimarratzen du, familia-sentsibilizazioaren planteamendura egokituz.

Galder Pérezek idatzitako lan hau produkzio-mota ezberdinetako baserritarrei egindako visita eta elkarrizketetan oinarrituta dago, mezuak benetako protagonistekin landuz.

 

 “Baserrian amets” 2016an estreinatu zen, eta Euskadiko Antzoki SAREAko Gomendatutako Antzezlanen katalogoan sartzeko aukeratua izan da.

 

 

baserrian-amets-img

 

 

Baserrian Amets 30-40 minutu irauten duen eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen euskarazko antzezlana da. Bere iturburua Hazi, Balea Musika Ideiak y Eidaberen arteko elkarlana da.  

Antzezlanak Ametsen istorioa kontatzen du. Amets neska kaletarra da, eta egunero jaten dituen elikagaiak supermerkatuan sortzen direla uste du. Asteburua amonaren baserrian igaro ondoren, pertzepzio hau aldatuko da. Bertan baratzea eta abereak ezagutuko ditu, eta garaian garaiko eta beratko produktuen garrantzia ikasiko du.

Antzezlanean zehar, Ametsen papera antzezten duen aktoreak eta baserriko bizimodua isladatu eta Euskadiko baserritarren lanaren garrantzia azpimarratzen duen ikusentzunezko batek elkarri eragiten diote.

 “Baserrian Amets”-ek bertako produktuen, baso-sektorearen eta landa eremu eta itsasertzaren garrantzia azpimarratzen du, familia-snetsibilizazioaren planteamendura egokituz.

Galder Pérezek idatzitako lan hau produkzio-mota ezberdinetako baserritarrei egindako visita eta elkarrizketetan oinarrituta dago, mezuak benetako protagonistekin landuz.

 “Baserrian amets” 2016an estreinatu zen, eta Euskadiko Antzoki Sareko Gomendatutako Antzezlanen katalogoan sartzeko aukeratua izan da.

 

itzuli gora