Nirea

Nekazariak eskolan Bizkaia

cabecera nekazal

Nekazariak Eskolan Bizkaia, bertako nekazaritza elikagaien kontsumo arduratsua sustatzeko egitasmo bat da, 10-12 urteko ikasleei zuzendua. Proiektua HAZIk eta Bizkaimendi-Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteak koordinatzen dute, eta baserritarrek gidatzen dute, haiek kontatzen baitizkiete ikasleei, bertatik bertara, euren lanbideari eta bizimoduari buruzkoak, ordubeteko iraupeneko doako tailer batean.

Ekimen hau Nirea, landa ingurunea bizirik mugimenduaren parte da, eta NBEren 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat dator. Zehazki, 12. helburuan, kontsumo eta ekoizpen modu arduratsuak bermatzeko premia aipatzen du. Hala, Nekazariak Eskolan Bizkaia ekimenaren helburu nagusia Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta basogintzaren sektoreko profesionalek gauzatzen duten lan garrantzitsuari buruzko kontzientzia harraraztea da, nola elikagaien ekoizpenean, edo aberastasuna zein enplegua sortzen, hala osasuna, kultura, nortasuna, paisaia eta landa ingurunea zaintzearekin lotura duten bestelako zeregin batzuetan. Betiere, gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasunaren irizpideak ahaztu gabe.

Egitasmoari buruzko informazio gehiagorako harremanetan jarri zaitezkete:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

nekazariak-eskolan-bizkaia-eu

 

 

itzuli gora