Nirea

Baserriko Uzta

baserriko-uzta-logo

Baserriko Uzta baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena da.

Urtaro bakoitzeanEHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabaltzen dira. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko aukera dauka bisitariak.
Goiz batean zehar, bakarrik, lagunekin, edo familiarekin egiteko esperientzia ederra da. Bisita hiru zatitan banatua dago:

  1. Baserrira bisita: Baserritarrak bere burua aurkeztu eta etxaldea erakusten du, bere ogibidea azaldu eta ekoizten dituen produktuak -uzta- erakutsiz, zein, dastatuz: hamaiketakoa.
  2. Ibilbidea kontzertua egingo den espazioan amaitzen da. Ukuilu, ezkatze, zein, soro, bertan jesarri eta kontzertuari ekiten zaio.
  3. Azkenik, tokiko lehengai ekologikoekin egindako otorduaz gozatuko da.

Baserriko Uztaren helburuak honako hauek dira:

  • a. Efimero eta iheskorra den jendarte digital bizkor honetan, hezur haragizko ekimen ukigarriak sustatzea. Komunitatea, benetako sarea, sortu eta indartzea
  • b. Elkartzea balio bezala. Bazterreko diren diziplinek, eragiteko, elkartu behar dutelako. Laborantzaren mundua eta euskal musikarena bazterreko arloak dira
  • c. Kalea eta landaren arteko lotunea bihurtzea. Inoiz gutxitan elkar ukitzen duten bi munduen arteko zubia izatea da xedeetako bat.
  • d. Bi aldeentzat aberasgarria den esperientzia sortzea.
  • e. Ekintza sozial eta komunikatibo honen bidez protagonista den baserria, bertako laborarien bizitza eta orokorrean EHKOlektiboaren lana maila lokalean zein Euskal Herri mailan ezagutzera ematea

Lehenengo edizioa 2017ko udazkenean egin zen Pikunieta baserrian (Antzuola, Gipuzkoan), Anariren kontzertuarekin. Ordutik, Beltxaren bikotea, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Fermin Balentzia eta Jesus Ayesa, Olatz Salvador, Eñaut Elorreita, eta Ruper Ordorika pasatu dira Euskal Herri osoko baserri ezberdinetatik.

Informazio gehiago:

https://ehkolektiboa.eus/baserriko-uzta/

 

nekazariak-eskolan-bizkaia-eu

 

 

https://ehkolektiboa.eus/baserriko-uzta/

itzuli gora