Nirea

Maiz egiten diren galderak

 

  • Zer da NIREA Programa?

    Lankidetza publiko-pribatuko programa bat da, Lehen Sektorearen sustapena eta Landa eta Itsasertzaren Biziberritzea azken helburu duena eta Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak protagonista dituena.

    Erantzukidetasunaz eta lankidetzaz baliatu eta landa eta itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorra sustatzea defendatzen du, ingurune horrek Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialari egiten dion ekarpena aitortuz.

     

  • Zer helburu ditu?

    Sareko lanaren bitartez laguntzea euskal gizartea gure landa eta itsasertzeko ingurunearekin erantzunkide izan dadin, honetarako:

           Ustiategien iraunkortasuna hobetzea

           Ekoizleen balioa areagotzea

           Negozio aukera berriak sortzea

           Lortzea euskal gizarteak onartzea landa eta itsasertzeko inguruneak Euskadiren zaintzan eta garapenean duen zeregina (landa ingurunea eta hiri ingurunea elkar hurbiltzea)

     

           Bertako produktuen eskaera eta kontsumoa handitzea

     

     

  • Zein da gure topagunea?

    Online aurkituko gaituzu: www.nirea.eus -en web-orrian baita Facebook-en.   Bietan aurkituko duzu Nirea programaren informazioa, hartutako konpromisoak eta abian dauden ekimenak.

    Tresna horiek erabiliko ditugu sektoreko agenteentzat sortzen diren baliabideak biltzeko ere, landa ingurunea ikusgarri egiteko, nekazaritzaren balio funtzioaniztuna azpimarratuz, Euskadiko gizartearen erantzunkidetasunera bideratutako diskurtsoa konpartitzeko eta sortzeko eta eztabaida eta iritzi guneak zure esku jartzeko. 

     

     

  • Nola lagundu dezaket Nirea programaren helburuak lortzen?

    Era dezberdinetan lagundu ahal duzu:

    • Nirea programaren agente sustatzaile gisa jardunduta: bozgorailua.

    • Garapen sozioekonomikoarekin konprometituta Nirea Konpromisoak abian jarriz.

    • Sentsibilizazio ekimenak martxan jarrita, Nirearen ezaugarriekin. 

    • Nirea helburu berak dituen “NIREA SAREA” agente sarean parte hartuta:

    –Jardunaldietan, topaketetan eta antzekoetan parte hartuta. 

    –Egiten dakizuna, zure esperientziak eta zure proiektuak sarearen esku jarrita 

    –Bideratze, berritze eta elkarlanerako tresnak sartuta, ekintzen eragina biderkatzeko.

     

  • Nortzuk dira Nirearen agente sustatzaileak?

    Nirearen agente sustatzaileak dira lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzearen alde diharduten sektore, lurralde eta gizarteko agenteak.

    Euskadiko agente sozioekonomikoak konpromisoak hartzera bultzatzen dituzte, eta euskal gizartea sentsibilizatzeko lanetan dihardute, Nirea balioak transmititu eta lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzeko helburu komuna lortzen laguntzen duten proiektu eta ekimak bultzatuz, lagunduz eta ikusgarri eginez.

    Hauek dira agente sustatzaileek egiten dituzten jarduerak:

    –Sarean egiten dute lan: Jardunaldietan parte hartzen dute, lankidetza balioak integratzen dituzte…

    –Erraztu egiten dute beste agente batzuek Nirea helburuekin erantzukideak izatea.

    –Programaren bozgorailuak dira, bai eta lehen sektoreak eta landa eta itsasertzeko inguruneak dituzten balioen eta gure gizarte ereduaren eraikuntzan duten garrantziarena ere.

    Web orri honetan ikusi dezakezu nor diren agente sustatzaileak: www.nirea.eus.

    Nirea agente sustatzailea izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta esango dizugu zer egin.

     

     

     

  • Zer dira Nirea Konpromisoak?

    Agente sozioekonomiko jakin batek lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzeko hartu dituen konpromiso zehatzak dira, eta hiru baldintza orokor hauek aurreikusten dituzte:

    Eragin sozioekonomikoa: Eragin ekonomikoa dute eta kuantifikatu/ objektibatu daitezke.

    Sentsibilizazio ekintzak:  Erakundearen barruan (langileak sentsibilizatzeko) eta erakundearen kanpoan (bezeroa edo gizartea sentsibilizatzeko)

    Komunikazio eta zabalkunderako ekintzak: Proiektuaren berri emateko eta zabalkundea egiteko aurreikusten diren ekintzak

    Erakundearen konpromiso horiek formalizatzeko, inplikatutako agenteek “Nirea konpromisoak izenpetu” behar dituzte, dagokion agente sustatzaile izenpetze horren lekuko izanik. Dokumentua publikoa da eta enpresaren webgunean eta www.nirea.eus webgunean dago eskuragarri.

    Enpresak bere konpromisoa egiaztatzen duen zigilua eskuratuko du, bai eta zigiluaren erabiltzeko eskuliburua ere.

    “Nirea konpromisoa” zigiluak/markak adierazten du enpresa konpromiso zehatz batzuk hartu dituela lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzeko, horretarako ekintza zehatzak abian jarrita. 

     

     

     

  • Konpromisoak hartu nahi ditut, zer egin dezaket?

    Ardura hori baduzu eta Nirearen balio guztiak berak baldin badituzu, eta ez badakizu zer konpromiso hartu eta nola, agente sustatzaileen sare zabala duzu zure esku. Horiek lagundu diezazukete.

    Nirea webgunean kontsultatu ditzakezu nor diren. Haiekin harremanetan jarri zaitezke zuzenean edo  www.nirea.eus webgunean dagoen formularioa betez, Nirea Programarekin bat egin nahi duzula adierazteko.  

    Agente sustatzaile batek zuekin jarriko da harremanetan, zuek hobeto ezagutzeko eta konpromisioa zehazten eta aliatuak bilatzen laguntzeko.

  • Zer dira Nirea proiektuak?

    Lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunearen balioak transmitzen dituzten proiektuak dira, ekintza gisa adierazita, azken helburua izanik beraiek suspertzea, euskal gizartearen ezagutza eta aitortzaren bitartez eta haiekin erantzukiden izatera bultzatuz. 

    Hitz batean, Nirea helburuekin eta filosofiarekin bat datozen ekimenak dira, non agenteek beren lana proiektatzen dute eta balioa eman. Agente sustatzaileek beraiek garatu ditzakete, eta haietan parte hartu edo beste agente batzuekin batera gauzatu. Konpromisoak gauzatzea bera Nirea proiektuak dira. 

    Proiektu horiek www.nirea.eus atarian azalduta eta geoerreferentziatuta daude. 

     

     

  • Zergatik da interesgarria nire ekimena Nirea Programan sartzea?

    Egiten denaren eragin biderkatzailea eta bozgorailua delako, bide batez gizartea landa eta itsasertzeko ingurunearekiko gero erantzukideagoa izaten lagundu dezakezula erakutsita. Gainera bereizgarri bat jasoko duzu, Euskadiko gizartearentzat ezaguna izango den bereizgarri bat, zeinaren bitartez Euskadiko gizartearen ezagutza eta aitortza errazagoa izango baita, aterki komun pean jarduten delako. 

    Nirea programaren bidez zure konpromisoa ezagutzera ematen laguntzen dizugu, akordio berriak sortzen laguntzeko balioko duelakoan. Eta balio eta helburu berak dituzten agenteen sare bateko kide egiten zara eta trukeak egiteko eta ezagutzak bereganatzeko jardunaldietan parte hartzea izango duzu.

     

     

  • Nire erakundeak balio horiekin bat egiten du eta ekimenak garatu eta Sarean parte hartu nahi nuke. Zer egin behar dut?

    Jada espiritu eta balio horiekin bat datozen jarduerak garatzen ari bazara edo, oraindik ezer egin ez baduzu ere, horrelako jarduerak garatzeko asmoa baduzu, zu ezagutzeko gogoa dugu!

    Jarri harremanetan gurekin, dela agente sustatzaileen bitartez, dela www.nirea.eus webgunean aurkituko duzun formularioaren bitartez. Agente sustatzaile batek hitzordua egingo du zurekin, zure proiektuak, kezka eta ekimenak ezagutzeko, eta eduki ditzakezun zalantzak argitzeko.

    Zure proiektua/ekimena Programaren helburuekin bat baldin badatoz, agente sustatzaileak ziurtatu egingo du hori eta Nirea logotipoa jasoko duzu, bai eta logotipoa erabiltzeko eskuliburua ere, zure komunikazioetan sartu ahal izateko.

    Zure proiektua Nirea ekimenetako bat bihurtuko da, programaren komunikazioan sartuta, eta Nirea sarietan parte hartu ahal izango du.  

    Era berean, Nirea Sarearen kide izango zara, eta han beste agente eta proiektu interesgarri batzuk ezagutu ahal izango dituzu, eta haiekin esperientziak partekatu eta elkarrekin lankidetzak eta ekimenak sortu ere bai.

     

     

  • Eta ni, maila pertsonalean, bat egin dezaket mugimenduarekin?

    Bai horixe! Gutako bakoitzak, gure erabaki eta ekintza txikien bidez (erosteko ohiturak, turismo egiteko moduak, etab.), zuzenean eragiten dugu gure inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean.

    Sentsibiliate hori baduzu, erronka eta konpromisoa onartzen baduzu... jarrai iezaguzu, hurbil zaitez gure "itsaslurrara" eta gehitu zure indarra mugimenduari!

     

     

     

     

     

Gehiago kategoria honetan: « Agenda
itzuli gora