Web Mapa

Tomate-zopa hotza, caprese erara

Osagaiak

750 gr tomate
1 tipula - 1 porru
1 azenario - 1 piper berde
1 luzoker - 2 baratxuri-ale
1 litro barazki-salda
20 zl oliba-olio
80 gr ahuntz-gazta
4 antxoa gazitu
gatza eta piperbeltza

 

Prestaketa

  1. Tomatea galdarraztatu eta gero azala kendu.
  2. Barazkiak lauki txikitan moztu eta oliotan sueztitu, zuritutako tomatea gehitu eta sutan utzi.
  3. Saldarekin busti, eta gatza eta piperbeltza bota.
  4. Utzi egosten 45 minutuz. Xehatu eta iragazki fin batetik pasatu. Hozten utzi.
  5. Egin bolak ahuntz-gazta krematsuarekin eta luzokerrarekin.
  6. Jarri ahuntz-gaztarekin eta luzokerrarekin eginiko bolak tomate-zoparen gainean, eta bota antxoak txikituta gainetik.

Azken ukitua
Ondu dena ozpin-olioarekin eta apaindu frijitutako albaka-adar batekin.

 

Alergenoak

  • Arraina
  • Sulfitoak


Informazio gehiago

Ostalaritza LHII Galdakaok eskainitako errezeta

itzuli gora