Web Mapa

Txitxarro-solomo eskabetxatua eskalibadarekin

Osagaiak 4 pertsonentzat

  • 300 gramoko 4 txitxarro
  • 1 tipula - 1 porru
  • 1 alberjinia
  • 1 piper gorri
  • 4 tipuleta
  • 2 baratxuri-ale
  • 250 zl oliba-olio (0,4)
  • Sagar-ozpina
  • Erramua eta ezkaia
  • Kaparra eta tipulina
  • Gatza eta piperbeltza



Prestaketa

  1. Kendu hezurrak eta burua txitxarroari, eta utzi solomoak bakarrik.
  2. Eskabetxea prestatu: sueztitu tipula, porrua eta baratxuria, erramu eta ezkaiarekin. Gehitu ozpina, olioa eta litro bat ur, eta utzi irakiten pixka batean. Bota gatza eta piperbeltza.
  3. Txigortu txitxarro-solomoak eta gehitu eskabetxe epela.
  4. Eskalibada prestatu: egin alberjinia, tipuleta eta piper gorria labean, ordu erdiz. Zuritu, zerrendatan moztu eta gatza eta piperbeltza bota.
  5. Jarri txitxarro-solomoa eskalibadaren gainean eta bota gainetik kaparra eta tipulina txikituta, baita eskabetxe pixka bat ere.



Alergenoak

  • Arraina
  • Sulfitoak


Informazio gehiago

 

Galdakaoko Ostalaritza LHII ikastetxeak proposatutako errezeta

itzuli gora