Web Mapa

Urko Saenz de Buruaga

Urko Saenz de Buruaga

#AzokaDigitala sortu dugu Twitterren, baserritarren elikagaiak erakusteko

Nireatik #AzokaDigitala traola sustatzen ari gara euren elikagaiak zuzenean saldu eta etxez-etxeko banaketa egiten duten baserritarren eskaintza ikusarazteko.

Traola hori bera erabiltzen ari gara berriro irekitzen ari diren merkatuak eta azoka bereziei buruzko informazioa zabaltzeko.

Horretarako, gai hauetako bakoitzarako hari bat sortu dugu, eta hirugarren bat egungo egoerak lehen sektorearen jarduerari eta elikagaien ekoizpen eta merkaturatzeari buruzko informazioa eransteko. Hiru hariotarako estekak Nireako profilean finkatu dugun txioan daude.

Jarduteko modua honako hau izango da: bere eskaintza harian sartzeko interesa duen baserritarrak, salmentari buruzko informazioa duen txioa argitaratuko du #AzokaDigitala traola erabiliz (gainera, @nirea_akordia aipatzen badu, errezago eta azkarrago enteratuko gara). Argitalpen berria ikusten dugunean, harian sartuko dugu. Prozedura bera merkatu eta azokentzako erabiliko da.

Ikusgaitasuna handitzearren #AzokaDigital traola erabiltzera animatzen zaituztegu.

Jarraian duzuen estekan hiru harietarako esteka duen txioa ikus dezakezue: 

 

Nirea Topaketa 2020 martxoaren 6an egin zen

Nola heldu?

cabeceranirea gustoko web1


Aarma-egoera deklaratu aurretik egin ahal genuen azkenetariko ekitaldi bat Nirea Topaketa 2020 izan zen. Martxoaren 6an Nirea Sareko 12 kidek lantzen ari diren proiektu bana aurkeztu zuten BECen, asteburu horretan egiten ari zen Gustoko azokarekin kointzidituz.

Euren artean oso ezberdinak ziren 12 proiektu ezagutzeko aukera izan genuen, Muxote Potolo Batek aurkezpenen Graphic Recordingak egiten zituen bitartean.

Esteka honetan aurkezpen guztien Graphic Recordingak ikus ditzakezue.

 

Hauek dira aurkeztu ziren proiektuak:

  • Sarrera: Nirea Erronkak 2020
  • Erein: Kontsumo jasangarria eta bizitza osasuntsua lantzeko programa
  • Kofradia Itsas Etxea: Euskal Arrantza Sektorea balorean jarri.
  • Angostoko eskualde-azoka: hurbilago
  • Gastromuseums: Euskadiko Enogastronomia Museoak
  • Arabako Mendialdeko eskualdera hurbilketa eskualde-azoka eta merkatuen bidez: Santiagoko Azoka (Gasteiz) eta eskualde-urtaro-merkatuak     
  • Arbol bat babestu
  • Bermeoko arrantzale-kofradiara bisita gidatuak
  • Idiazabal Lurraldea. Bertako produktuaren sustapenerako jarduera Hezitzaile eta turistikoak.
  • Enkarterri Open Lab Agroalimentario: Nekazaritzako elikagaien berrikuntza estrategia
  • Ongi etorri Ortutik ahora unibertsora
  • Hazteko energia: heziketa eta ohitura osasungarrien plana

Sarrera: Nirea Erronkak 2020 Erein: Kontsumo jasangarria eta bizitza osasuntsua lantzeko programa  Kofradia Itsas Etxea: Euskal Arrantza Sektorea balorean jarri.  Angostoko eskualde-azoka: hurbilago Gastromuseums: Euskadiko Enogastronomia Museoak  Arabako Mendialdeko eskualdera hurbilketa eskualde-azoka eta merkatuen bidez: Santiagoko Azoka (Gasteiz) eta eskualde-urtaro-merkatuak       Arbol bat babestu  Bermeoko arrantzale-kofradiara bisita gidatuak  Bertako produktuaren sustapenerako jarduera Hezitzaile eta turistikoak: Idiazabal Lurraldea Enkarterri Open Lab Agroalimentario: Nekazaritzako elikagaien berrikuntza estrategia   Ongi etorri Ortutik ahora unibertsora Hazteko energia: heziketa eta ohitura osasungarrien plana

 

Elikak 12 erronka proposatu ditu elikagien xahuketaren aurka borrokatzeko

hamabi-erronka-helduko-diezu-elikagaien-xahuketaElika FundazioakHamabi erronka… Helduko diezu?elikagaien xahuketaren aurka sentsibilizatzeko kanpaina abian jarri du. Ekimena urte osoan zehar garatuko da Nirearekin elkarlanean, kontsumitzaileen konplizitatea bilatzeko helburuarekin.

Ekimenak 2030eko GJHen estrategia guztiak batzeko premiari erantzuten dio, datorren hamarkadan elikagaien xahuketa %50 murriztu nahian. Kalkulatzen da gaur egun Euskadin 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen direla, hau da, 160 kilo pertsonako eta urteko. Gehiena (%53) etxeetan xahutzen da, eta horregatik, garrantzitsua da kontsumitzaileak arazo horren gainean kontzientzatzea.

 

12 erronkak

2020an zehar elikagaien xahuketa prebenitzeko 12 erronka abiaraziko dira eta tresnak eta gomendioak partekatuko dira, bai eta informazio tailerrak sortu eta herritarrei aukeratutako erronkak gainditzen lagunduko dieten esperientziak diseinatu ere. Era berean, bertako elikagaietan, haien onuretan eta baserritarren eta arrantzaleen lanean jarriko da fokua, bai eta elikagaiak ekoizteko inbertitutako baliabideetan ere.

Hauek dira planteatutako erronkak:

1) Planifikatu zure menuak
2) Errazio arrazoidunak
3) Bertako elikagaiak mahaian
4) Bidezko erosketa
5) Jantzi etiketaz zure despentsa
6) Zaporea barruan dago
7) Ez nire hozkailurik gabe
8) Bista eduki, erabili zure xakuketaren aurkako betaurrekoak
9) Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
10) Gaur jaten ez duzuna bihar jango duzu
11) Berritu eta… on egin dizula berriro!
12) Partekatu eta parte izan


Xahuketaren aurkako plataforma eta manifestua

“Hamabi erronka... helduko diezu?" izeneko ekimena beste urrats bat gehiago da Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu eta erakundeek eta sektoreko eragileek ”Elikagaien Xahuketari ezetz Euskadin” izeneko manifestuarekin bat egin ondoren.”. Erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak eta euskal elikagaien katea osatzen duten sektoreko hainbat eragilek manifestua izenpetu dute –gaur egun ehundik gora–, jakin badakite-eta elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoa dela elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta etengabe lan egitea.

 

Sare sozialetako presentzia

Elikagaien xakuketaren aurka egiten hasteko tresnak, tailerrak eta beste edozein ekimen www.zerodespilfarro.eus webgune berrian argitaratuko dira hilero.

Nireako webgunean elikagaiak eta lehen sektorearen balioan jarriko da fokua, baserritarren, sasoiko elikagaien, tokiko merkatuen, landa inguruneko esperientzien eta beste hainbat gairen inguruko informazioa argitaratuz.

Era berean, gizarte osoari bere ekarpena egiteko gonbita luzatu nahi diogu, hileko erronkari buruzko iruzkinak egiterakoan #0despilfarroUrtea eta aukeratzen duten beste traolen bat erabiliz.