Euskadiko Kantauriko Antxoa

Nirea

Helbidea
Asociación de Conserveros Artesanos de la Costa Vasca Aranatar Sabin, 11
Ondarroa - 48700 - Bizkaia

Telefonoa: +34 608230392

Engraulis Encrasicholus espezieko “Kantauriko Antxoa” itsaso honetako arrainik preziatuenetakoa da. Hori babesteko eta horren iraunkortasuna bermatzeko, gaur egun mugatua dago espezie horren arrantza eta gainbegiratu egiten da. Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan, freskoan kontsumitzeko oso preziatua izateaz gain, ospe handia dute horrekin prestatzen diren erdi-kontserbek: “gatzetan jarritako antxoak” eta “antxoa-xerrak” mokadu bikain eta oso preziatua direla esan behar dugu.

Euskadiko Kantauriko Antxoaren Berme Marka kontsumitzaileari produktu hori benetakoa eta kalitatezkoa dela bermatzeko premiaren ondorioz sortu da. Marka horrek ziurtatzen du horrekin identifikatuta datozen erdi-kontserbak modu tradizionalean prestatu direla Kantauriko Antxoekin, eta halaber, kalitate goreneko produktua den aldetik, horiek hain bereziak eta estimatuak izatea lortzeko sekretu txikiak eta ezaugarriak errespetatu eta betetzen dituztela.

 

Mota: Distintivos de calidad y origen en euskadi: entidades y consejos reguladores















Nirea