Done Pedro Itsasgizonen Kofradia

Nirea

Helbidea
Paseo Ramón de Iribarren, 29 Apdo. 12
Hondarribia - 20280 - Gipuzkoa

Telefonoa: +34 943641134

Arrantzaleen kofradiak zuzenbide publikoko elkarteak dira, nortasun juridikoa dute eta, halaber, beren helburuak betetzearren jarduteko ahalmena dute; legearen arabera eratuak daude arrantza sektoreak herri-administrazioekin batera elkarlanean jarduteko eta parte hartzeko, eta arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura nahiz horien produktuak antolatu eta merkaturatzeak berekin duen interes orokorra defendatzeko.

 

San Pedroko Itsas Gizonen Kofradiak Hondarribiko itsasontzietan lan egiten duten arrantzaleak elkartzen ditu.

Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburu nagusia Kofradiako kideen beharrei erantzuna ematea da. Hornidura, tresna, izotza, aholkularitza, erakundeekiko harremanak eta abar. Kofradiak arrantzalea bere lan gogorrerako ahalik eta ondoen prestaturik egon dadin lan egiten du, talde honen interes eta beharrak zainduz.

Mota: Federaciones y cofradías de pescadores















Nirea