Arabako Txakolina

Nirea

Helbidea
C.R.D.O.P Arabako Txakolina-Txakoli de Álava Dionisio Aldama nº 7 · 1º D , Apdo. 36 Amurrio
- 1470 -

Telefonoa: +34 656789372

Babestutako Jatorri Deiturak (BJD) inguru geografiko jakin batean, onartutako eta egiaztatutako ezagupen jakin batzuekin ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar den produktu baten izena zehazten du.

“Arabako Txakolina – Txakoli de Álava” Jatorri Deitura Aiarako Eskualdera mugatzen da geografikoki, eta horren barruan 5 udal ditugu: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo. Arabako Txakolina egiteko erabiltzen diren mahatsondoak Hondarribi Zuri barietate autoktonokoak dira.

Gaur egun, urtean 350.000 botila inguruko ekoizpen-erritmo bati eusten diote. 2010. urteaz geroztik, Arabako Txakolina J.D.aren barruan zazpi upategi eta 100 Ha mahasti ditugu.

 

Mota: Distintivos de calidad y origen en euskadi: entidades y consejos reguladores















Nirea