Eudel. Euskadiko Udalen Elkartea

Nirea

Helbidea
Plaza del Ensanche, 5 - 1º
Bilbao - 48009 - Bizkaia

Telefonoa: +34 944231500

E-mail: eudel@eudel.eus

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982an eratu zen udalen autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Elkartearen xedeak:

 

­Udal autonomia bultzatu eta defendatzea.

Erakunde politiko-administratiboetan elkarteratutako kideen interes orokorrak defendatzea eta ordezkatzea.

­Euskadiko udalen kohesioa koordinatzea eta dinamizatzea, esperientziak trukatzeko, modernizazioa ahalbidetuko duten praktika onak hedatzeko eta euren eragina sendotzeko.

­Udal erakundeetan europar espiritua indartzea, Europako eta nazioarteko erakundeetan udalen partaidetza eta ordezkaritza bultzatuz.

 

Euskadiko Udalerri Txikien Batzordea EUDELeko lan mahaietako bat da. 2.000 biztanle baino gutxiago duten udalerriek osatzen dute. Helburu nagusiak Euskadiko udalerri txikien etorkizun iraunkorra, biztanleen bizi-kalitatea, lantoki eta bizileku modura erakargarri izatea eta ekipamendu eta zerbitzuei dagozkien desberdintasunak gainditzea bermatzea da. 

 















Nirea