Euskal Okela Adierazpen Geografiko Babestua

Nirea

Helbidea
Hazi Fundazioa Barrio Muntsaratz, 17-A Torre Muntsaratz
Abadiño - 48220 - Bizkaia

Telefonoa: +34 946030330

E-mail: hazi@hazi.eus

Adierazpen Geografiko Babestuetan (AGB) aitortzen da produktu batek, ekoizpenaren, eraldaketaren edo prestakuntzaren urratsetako batean gutxienez, lotura eduki behar duela bere ingurune geografikoarekin. Gainera, ospe on baten onurak jaso ditzake produktu horrek.

Euskal Okela AGBk babestutako abelgorri-okela Euskadiko baserrietan jaiotako eta arreta bereziz hazitako animalietatik dator, beren bizitzako fase guztietan kontrolatuak daude eta hiltegi baimenduetan beren kalitateagatik hautatzen dituzte.

Euskal Okela, gainera, Eusko Label sinboloaz ziurtatua dago, eta era horretan, hori arautzen duten Araudi Teknikoetan (Araudiak eta Zerrenda Positiboak) eta Ziurtapen Prozeduretan (Saltokiak eta gainerako operadoreak) zehaztutako jatorri, osasun eta kalitatearen betebehar guztiak betetzen dituela bermatuta dago.

Euskal Okela baimendutako harategietan bakarrik saltzen da, eta harategi horiek erraz ezagutuko dituzu Eusko Labelaren sinboloari esker.

 

Mota: Distintivos de calidad y origen en euskadi: entidades y consejos reguladores















Nirea