Nekatur

Nirea

Helbidea
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
Donostia / San Sebastián - 20018 - Gipuzkoa

Telefonoa: +34 943327090

Euskadiko nekazal turismoak eta landa etxeak barne hartzen ditu "NEKAZALTURISMOA-LANDATURISMOA" elkarteak.

 

Elkartearen helburuak:

 

NEKAZALTURISMOA - LANDATURISMOA izendapena duten produktuen garapena (ostatua eta zerbitzuak) sustatzea.

Egun, aipatutako izendapenak barne hartutako produktuen definizio normalizatua eta sailkapena, eta merkataritza ikerketari buruzko azterlanak egitea, hala dagokionean, dagoeneko existitzen direnak hobetzeko edota bezeroen gustuen eta premien araberako beste produktu berriak sortzeko.

Ostatu hauek eta jabeek eskainitako horniketen eta zerbitzuen kalitatea kontrolatzea, beharrezkotzat jo izandako araudiaren lankidetzaren bidez, eta elkarkide guztiek horiek nahita nahiez betetzearen bidez.

Elkarkideen arteko antolaketa eta lankidetza sustatzea, baita euren prestakuntza eta gaikuntza profesionala ere.

Produktu desberdinetako kudeaketa tekniko eta ekonomikoaren jarduerak burutzea, jarduera ahalik eta modu eraginkorrenean garatzeko helburuarekin.

Sustapena eta publizitatea ziurtatzea, baita produktuen merkaturatzea eta banaketa ere, berezko agentzia baten sorreraren, erreserben zerbitzu informatizatu baten, erakunde publiko edota pribatuen kontratuen, etab. bidez.

Edozein motatako solaskide publiko edota pribatuekin akordioak eta hitzarmenak ezartzea, markatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

Era berean, indarrean dagoen araudiak onartutako jarduera oro gauzatzea, elkarkideen izaera guztiko interesak defendatzeko beharrezkotzat jotzen badira.

 















Nirea