Armañon Parketxea

Nirea

Helbidea
Bº Ranero (frente a Cueva de Pozalagua)
Karrantza Harana/Valle de Carranza - 48891 - Bizkaia

Telefonoa: +34 946560079

Pozalaguako Haitzuloaren aurrean kokatua, Dolomitas del Norte izeneko meategiaren garai bateko instalazioetan, Armañon Parketxea interpretazio-zentro bat da, baina ez Armañongo Parke Naturalarena bakarrik, baizik eta baita Ordunte Mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremuarena ere. 

Erakusketa-eremuaz gain, inguru honetako ezaugarri naturalak (fauna, landaretza, arraza autoktonoak, ekosistema bereziak), kulturalak (Enkarterrietako arkitektura) eta geologikoak jasotzen dituela, terraza bat ere badu, eta bertatik, Karrantza Haranaren panoramika zabal bat ikus dezakegu, Ordunte Mendilerroa atzean dugula.

Erakusketa hori osatzeko, lurpeko galeria bat ere badago, eta bertan, igogailu baten bitartez 35 metro behera egin ondoren, lurpeko munduaren magia ezagutuko dugu 3D ikus-entzunezko bati esker. 

 

Mota: Espacios naturales protegidos















Nirea