Gorbeiako Altxorrak

Nirea

Irailaren 25ean Zurbanon (Araba) eta urriaren 16an Artean (Bizkaia) hitzordua daukagu Gorbeian. "Gorbeiako Altxorrak" Gorbeia helmuga turistikoari buruz bisitariek eta turistek duten ezagutza hobetzeko eta zabaltzeko ekitaldia da. Jarduera ezberdin eta erakargarrien bidez, Gorbeiako historia, gastronomia eta ondarean sakontzea proposatzen digute, inguru horretan nor eta nola bizi den eta eskaintzeko duten guztia ezagutzea. Bere proposamenen artean Gorbeiako produktu eta artisautza azoka bat, haurrentzako sormen gune bat, bertso-saioa, kontzertuak, dastaketak edo bisita gidatuak aurkituko dituzu.

Nirea

Non


Mi Castillo de Arena. 7 Barrio Del Medio. Zurbano
Arratzua-Ubarrundia
01520 - Araba/Álava

Nirea

Noiz


Hasiera: Larunbata, Irailak 25, 11:00 etan.
Amaiera: Larunbata, Irailak 25, 19:00 etan.

Nirea