Proyectos Nirea Nekazariak eskolan Araba

Nirea

NEKAZARIAK ESKOLAN Araba eskola ingurunean sentsibilizatzeko egitasmo bat da (10-12 urteko ikasleak) bertako nekazaritzako elikagaiak modu arduratsuan kontsumitzeko, eta 2013an jarri zuten martxan Hazik eta Bionekazaritza eta Natuaraba elkarteek, Arabako nekazariekin elkarlanean.

Egitasmoaren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek kontzientzia hartzea gure nekazariek egiten duten lanari buruz, ez soilik elikagaiak ekoizteari eta aberastasuna eta enplegua sortzeari dagokionez, baizik eta nekazaritzak betetzen dituen funtzioengatik osasun, kultura, nortasun, paisaia, ingurumen eta abarri dagokienez. Halaber, kontsumitzeko ohitura arduratsuak sustatzen dira. Horretarako, Arabako nekazariek beraiek kontatzen dute lehen pertsonan beren lanbidea eta bizimodua, ordu bat irauten duen tailer baten bitartez.

Tailerrak urtarriletik maiatzera bitartean egiten dira ikastetxeetan, eta data eskolaren beharren arabera eta bakoitzaren curriculumari lotuta zehazten da, tailerraren berezko gaiak lantzen diren unearekin bat egiteko.

Jarduera garatzen den bitartean Oinarrizko Diseinu Kurrikularreko hainbat alderdi lantzen dira, batez ere Ingurune natural, sozial eta kulturalaren Ezagutza Arloko ekintzetara zuzenduta.

Egitasmoari buruzko informazio gehiagorako harremanetan jarri zaitezkete: nekazariakeskolan@hazi.eus

Categorías:

Nirea