Arabako Lautada Dastatu

Nirea
Eka 27 2017

Lautadako Landa Garapen elkarteak, Lautada Bizirik-ACICSA elkartearekin batera Arabako Lautada dastatu kata-lehiaketaren ekimen berria antolatu dugu.

Eskualdean ospatzen den ekimen hau Arabako Lautadako nekazal ekoizleak, ekoizkinak eta osteleritza bultzatzeko asmoarekin sortu zen. Gazta eta garagardoaren ostean, oraingo honetan belar usaindunen txanda da.

III. ekitaldi hau Aguraingo Jai-Alai tabernan ospatuko da datorren ostegunean, ekainak 29, 20.00etan.

Gonbidatutako ekiozlea:  Ainhoa Alonso (Eturakoa).
Promozionatzen den produktua: ekologikoki landutako landare urak.
Izen-ematea 945301200 tfnoan edo ondorengo posta elektronikoetan:
adrlautada@hotmail.com / acicsa@gmail.com.

Kategoria gabe

Nirea