Artzai Gaztak artzainen manifestua aurkeztu du

Nirea
Aza 04 2016

Joan den urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Naziarteko egunarekin kointzidituz, eta World Cheese Festival ospatzeko hilabete falta zenean, Artzai Gaztak manifestu bat aurkeztu zuen. Bertan, “gazta guztien ona dela, eta artzainen jarduera ingurugiroari eta euskal kultura-tradizioari mesede egiten diela” adierazi du. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, hiru Foru Aldundiek eta lau lurralde historikoetako 17 herri udalek agiria babestu dute. Instituzioen eta gizartearen berme hau oinarrizkoa da antzinako arstisau-jarduera honen irauterako.

Lurralde historiko ezberdinen ordezkari diren Ana Lusarreta, Mari Carmen Agirre eta Marta Pérez Loperena artzainek manifestua irakurri zuten. Testuan, Artzai Gaztak artzaintzak lurraldearen kudeaketan duen garrantzia eta naturarekin duen banaezinezko lotura azpimarratzen ditu. Ideia hau artzainak euskal herriaren nortasun kulturalaren transmisio-hari gisa betetzen duen paperari lotuta dago. Artzainak, lana baino bizimodu bezala ulertzen du jarduera hau.

Ohitura gordetzeko zeregin horretan, Artzai Gaztak ohitura eta modernitatea uztartzeko gaitasuna aldarrikatu du, teknologia berriak lanean eta produktuan kalitaterik gorena lortzeko baliatuz. Produktu hori, gazta, alegia, bere balore eta zapore guztia ematen dizkien ordezkaezinezko hiru elementuren emaitza da.

Horietako bat larre berriak dira, esnearen zaporea definitzen dutenak, loreak emandako ñabardurekin.

Beste bat esne gordinean oinarritutako eskulangile-elaborazioa eta ontzea dira. Artzai Gaztako gaztategiak jezte-geletara elkartuta dago. Honek esan nahi du urtero ekoizten diren esneko 600 tonak ez direla garraiatzen, eta ez dutela inolako homogeneizazio  tratamendurik ezta birberotzerik jasaten.

Hirugarren oinarria artzaina da, alegia: artzaintzaren bidez ia nahi Gabe paisaia moldatzen duen lurraldearen kudeaketaren atal garrantzitsua.

Prozedu osoaren gakoa ere ezin dugu ahaztu: bakarrik latxa eta karrantzako arrazetakoak diren 15.000 ardietako artaldea.

Manifestuak Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen sorreran eta Latxa Esnea Kooperatibaren eraketan Artzai Gaztak bete zuen papera era gogoratzen du. Gainera, bazkide bakoitzak zein jatorri deiturari heldu nahi dion erabakitzen duela argitzen du. Horrela, %80ak bere gaztak Idiazabal Jatorri Deituraren bidez ziurtatzen ditu. Honek Artzai Gaztako bazkideek jatorri deitura horren ia erdia osatzen dutela suposatzen du. Gainontzekoek Erronkariko Gazta deituraz edo gazta ekologikoa bezalako kalitate ziurtagiriez baliatzen dira.

Kategoria gabe

Nirea