Bat egin!

Zureganatzen baduzu, gureago bihurtzen duzu.

Nirea

Nirea Euskadiko enpresa, erakunde eta instituzio guztientzat irekita dagoen programa bat da, gure lehen sektorea eta landa ingurunea eta itsasertza bizirik mantentzeko konpromisoa hartu nahi badute. Izan ere, “denok daukagu zerbait emateko eta asko irabazteko”.

Programari atxikitzen zaizkion erakunde guztiak Nirea Sarea erakundeko kideak izatera igarotzen dira, hau da, landa ingurune eta itsasertz bizi baten alde diharduten eta Nirea programaren helburuak lortzeko elkarrekin ari diren agenteen sareko kideak.


Nirea Bat Egizu!

Dagoeneko asmo horrekin ekimenak garatzen ari bazara, edo zure enpresak kezka hori badauka, baina ez badakizue zer konpromiso hartu edo nola egin, zu ezagutzeko irrikaz gaude!

Jarri gurekin harremanetan info@nirea.eus helbidean edo harremanetarako formularioa betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure proiektuak, kezkak eta ekimenak ezagutzeko, eta izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko.

Eragile sustatzaile batek lagundu dizu konpromisoak definitzen eta atxikimendua egiten.

Nirea