BM supermerkatuen taldea NIREA Akordioari atxikitu da

Nirea
Mai 06 2015

Eusko Jaurlaritzak, San Pedro Itsas Gizonen Kofradiak eta BM supermerkatuek (UVESCO taldea) sinatu duten akordiori babesa eman dio. Akordio honen arabera, kateko supermerkatuek Hondarribian egunean arrantzatuko diren legatz eta merlenka guztiak beraien bezeroen esku jar ditzaten, esklusiboki.

BM supermerkatuen taldeak betidanik bertako produktuekiko hartutako konpromisoari eta egindako apustuari esker, supermerkatuen kateak lehen sektorearen alde Eusko Jaurlaritzak bultzatutako NIREA mugimenduarekin egiten du bat. “Erosketa erabakiek inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean eragin zuzena dutela ikusita, NIREAk bertako produktuen erosketaren alde egiten du, bertako ekoizleak bultzatuta, aldi berean ekoizlea eta, beraz, Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasbazterreko ingurunea ere balioesten dituen eredu bati eusten lagunduta”, adierazi du Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak.

Iturria: Irekia

Argazkian: Uvesco Taldeko Zuzendari Orokorra, Jose Ramon Fernandez de Barrena eta Andres Olaskoaga, Hondarribiko San Pedro Itsas Gizonen Kofradiako idazkaria eta Bittor Oroz,  Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea.

 

Kategoria gabe

Nirea