Elikadura 21 Nazioarteko Hizketaldia: Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako

Nirea
Api 20 2017

Apirilaren 24a (astelehena) eta 26a (asteazkena) artean Elikadura21Nazioarteko Hizketaldia ospatuko da Gasteizko Europa Jauregian. Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako: Mundua nork, nola eta zer-nolako inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikorekin elikatuko duen izango da eztabaidagaia. Hau mundu mailan ospatzen den seigarren edizioa izango da, eta honako eragile hauen arteko elkarlanaren emaitza da: Instituto de Estudios Críticos Agrarios (ISS)/ ICAS sarea–Iniciatives in Critical Agrarian Studies– eta EHNE Bizkaia eta Etxalde nekazaritza-erakundeak, Agricultura Sostenible / Nekazaritza Iraunkorra hainbat euskal instituzioen (Ayuntamiento de Gasteiz, Diputación Foral de Álava, Gobierno Vasco, UPV-EHU) eta Europar Batasunaren babesarekin.

Datozen hamarkadetako elikaduraren etorkizuna aztergai, hainbat gai nagusi hartu dira kontuan etorkizuneranzko begirada itxuratzeko errealitateak eta erronkak zein izango diren sakontzeko. Elikadura oso gai konplexua da, eta gure bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu. Hizketaldi honek konplexutasun horren gainean eztabaidatzeko gunea izan nahi du, eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuta (nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab.).

Hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko.

Elikadura21 hizketaldian mundu osoko 103 unibertsitateko ikertzailek parte hartuko dute, baita sindikatu, formakuntza-zentro, alderdi politiko, gobernuz kanpoko erakunde, kontsumitziale elkarte eta abar luze bateko ordezkariek ere. 53 herrialdetako 450 lagun baino gehiago izena eman dute.

Informazio gehiago

Kategoria gabe

Nirea