ENBAren Baserritarron Lagunak sarirako izenak proposatzeko epea zabalik da

Nirea
Ira 27 2017

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean Baserritarron Laguna saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria. Bigarrenean (2015 urtea), AMAMA zinema filmarentzat. Orain, 3. edizioarako izenak proposatzeko epea urriaren 31 arte zabalik egongo da.

Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lan egiten duen pertsona, elkarte, entitate, komunikabide, etab.en lana aitortu eta elkartearen esker ona agertzea da.

Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 31 baino lehen gipuzkoa@enba.eus helbidera helaraztea.

Jasotako proposamenak aztertu ondoren, saria ENBAk 2018ko urtarrilaren 28an ospatuko duen Batzarrean emango zaio hautatuari.

Informazio gehiagorako, 699 467 686 (Xabier Iraola, ENBAko koordinatzailea) telefonora deitu.

Kategoria gabe

Nirea