Gasteiz nekazaritza elikagaien estrategia iraunkorra zehazten ari da

Nirea
Ots 22 2016

Udalak, Ingurumen Gaietraako Ikastegiaren (CEA) laguntzarekin, Vitoria-Gasteizentzat nekazaritzako elikagaien estrategia iraunkor bat zehazteko parte hartzeko prozesu bat egin nahi du.

Horrela, landa ekologikoko praktika eta lehenengo sektorearen burujabetasuna bultzatuko litzateke, produkzioa eta ingurunearen kontsumoa hobetuz. Alde batean, ekimenaren barruan, hirigintzako plangintza hobetzeko, landa lurra errespetatzeko, elikagaien gestio publiko iraunkorra eta kontsumo ohitura osasungarriagoak sustatzeko eta  bertako ekoizpena aprobetxatzeko konpromisoa hartu du udalbatzak. Udal lursailak ere erabiliko dira nekazaritza ekimen ekologikoak martxan jartzeko.

Herritarrek paper aktiboa  izango dute prozesuan. Bihartik aurrera gasteiztarrei irekiak egongo diren sei saio eskaintzen dira haien ideiak eta iritziak proposatzeko. Era horretan, helburuak eta jokabide arauak zehaztu ahal izango dira.

Zure izena emateko edo informazio gehiago izateko, Udaletxearen webgunera jo dezakezu, esteka honetan klik egiten.

Argazkia: Burning field, Diego Garcíarena, CC BY-NC-ND 2.0 bahimenaz erabilita

Kategoria gabe

Nirea