Gustoko azokak 300 ekoizle baino gehiago bilduko ditu martxoaren 2tik 4ra BECen

Nirea
Urt 30 2018

Martxoaren 2, 3 eta 4an Gustoko ospatuko da Bilbao Exhibition Centre-en. Gustoko landa munduan oinarritutako elikadura- eta gastronomia-produktuaren azoka da. Bere oinarri eta bereizgarri nagusiak artisau-elaborazio jasangarriko kalitatezko eta bereizitako bertako produktuen aldeko apustua da. Hau Gustokoren bigarren edizioa izango da, 2016ko estreinaldiaren ostean, eta 300 ekoizle baino gehiago egongo dira.

Azokaren antolaketa berritzaileak BECeko 2. pabiloia eraldatuko du, kalez beteriko herria bihurtuz. Ez dira kultur-etxea, heziketa gunea, haurtzaindegia, txosna ezta piknik-gunea ere faltako.

Gustokon itsasoko eta lehorreko produktuekin lotutako ekoizleak, enpresa egile txikiak eta  erekundeak egongo dira. amaierako kontsumitzaileaz gain, publiko profesionalari ere bideratuta dago: ostalaritza, banatzaileak, espezializatutako saltoki txikiak eta esparru handiak. Zentzu honetan, eta aurreko edizioarekin ezberdintasun nagusi bezala, maiatzaren 2ko (ostirala) goiza, 10:00etatik 14:00ak arte, azoka profesionalentzat bakarrik egongo da irekita.

Ikutu profesional horrengatik ere, bertaratzen den orok topaketa ezberdin batez gozatzeko aukera izango du: km 0-renaldeko apustua egin duen  eta produktuak eta ekoizleak lurralde eta gizarte batera lotzen dituen benetako proiektu kulturala.

Horretarako, produktuak erosi eta dastatzeaz gain, Gustoko 2018ko bisitariek ekintza anitzetan parte hartu ahal izango dute. Horien artean, nabarmendu daitezke dastatzeak, Euskal Herriko artisautza tradizionaleko erakustaldiak, bideoen emanaldiak, sektore-hitzaldiak, kalejirak, Show Cooking-ak, produktuen aurkezpenak, edo Euskadiko pintxo eta ziurtatutako kalitate ofizialeko edariak salduko dituen txosna.

Etxeko txikienek ere bere tokia izango dute Gustokon. Heziketa Gune batetan elikadurari lotutako egitarau interesgarria eskainiko zaie 6 eta 4 urte bitarteko haurrei. 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegia ere egongo da.

Azokak Eusko Jaurlaritza, HAZI, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteak, Mendinet, Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Bilbao Ostalaritza Goi-Eskolaren babesa eta laguntza izan ditu.

Sarreren prezioa 2 eurokoa izango da. 13 urte arteko haurrek musutruk sartu ahal izango dira. Profesionalentzat sarrera doakoa da, betiere akreditatzen badira, eta bi lagunentzako gonbidapen emango zaie.

Harrer ordutegia:

  • Ostirala: 10:00 – 14:00 profesionalentzat.
  • Ostirala: 14:00 -21:00 denontzat
  • Larunbata: 11:00 -21:00
  • Igandea: 11:00 -19:00

Informazio gehiago

Kategoria gabe

Nirea