Izaera Bizia/Alma Fresca: gure lurraren produktu ekologikoa ezagutzeko ENEEK-eko jarduera ibiltaria

Nirea
Abu 25 2016

Izen erakargarri horrekin jarri zen martxan joan den astean, Gasteizen, “Izaera bizia/Alma Fresca” kanpaina. 

Eta, zer da “Alma Fresca”/”Izaera Bizia”?

ENEEK-Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik bideo hauetan erakusten digute:

Azoka ibiltarian, produktu ekologiko bikainak erosteko aukeraz gain, haurrentzako zein helduentzako hainbat tailerrez, ekodastaketaz eta ekintza pilo batez disfrutatu ahal izango duzue, ekoizle ekologikoen eta sukaldarien eskutik. Helburua da ekoizpen ekologikoaren mundua hobeto ezagutzen laguntzea. Finean, ekimen zoragarria, gure landa eta itsasertzeko ingurunea hirietara hurbiltzeko eta elkar ezagutza sustatzeko.

Gasteizen egin eta aurkeztu zuten muntaketara joan ahal izan ginen, eta txoratu egin gintuen; beraz, ezagutzera animatzen zaituztegu. Hurrengo geltokia Bilbo da, eta urriaren 20tik 23ra egongo da zuen zain, zehazki, Areatzako aterpeetan. Eta hurrengo astean, era berean ostegunetik igandera, Donostiako Katalunia plazan (urriaren 27tik 30era).

Bilbon ekoizle hauek aurkituko dituzue:

Izaera Bizia”-ren webgunean duzue ordutegi, ekintza eta abarren gaineko informazio guztia. Aurkitu!

Iturria:  ENEEK   

Kategoria gabe

Nirea