Lautadaren Taupada (Arabako Lautada)

Nirea
Urr 23 2017

Lautada Eguna osatuz, aurten Arabako Lautadako Landa Garapenaren Astea,  Lautadaren Taupada, antolatu da lehenengo aldiz. Azaroaren 5a eta 12a bitartean ospatuko da eta, aste horretan zehar, ekintza bana egingo da eskualdeko udalerri bakoitzean, gai ezberdinak jorratuz: berdintasuna, turismoa, ondarea, etab.

Helburua Arabako Lautadako garapenari eragiten dieten gai ezberdinak era bateratuan aurkeztu eta haiei buruzko gogoeta egitea da. Horretarako, jende guztiarentzako ekintzak uztartzen dituen egitaraua aurkeztu da.

Ekitaldi nabarmenak dira IV. Lautada eguna, eta azaroaren 9an Barrundian ospatuko den eta NIREAren parte-hartzea izango duen topaketa teknikoa.

Kategoria gabe

Nirea