Mahaiaren Inguruan (Guardia)

Nirea
Uzt 07 2017

Uztailaren 22an (larunbata) I Enogastronomia Iraungarriaren Topaketa Mahaiaren Inguruan ospatuko da. Goizeko 11etatik aurrera Arabako Errioxako ardo bereziak dastatu ahal izango dira doako dastatzetan, baita euskal produktu gastronomikoak ere. Gainera, Euskadiko gastronomia-produkturik onenak erosi ahal izango duzu, eta Eusko Labela duen hegaluzea, basatxerriko mini-hanburgesa eta euskal baratzeko produktu ekologikoekin egindako gazpatxoa dastatzeko aukera egongo da showcooking guneetan.

topaketan zehar, Lau Mahai egongo dira esperientzia ezberdinez gozatzeko:

  • Ekoizleak:Gure lurreko produkturik hoberenak, zure despentsara zuzenean. Produktu ekologiko eta jasangarri hoberenak, 0 kilometrokoak eta garaikoak. .
  • Dastatzeak:Eser zaitez eta gozatu ekoizleen eta ardogileen azalpenekin beren produktuak dastatzen dituzun bitartean. Zentzumenendako bidaia zoragarria.
  • Pintxo dastatzeak: Ahoa gozatuko dizun pintxoa eta solasaldi atsegina konpainia ezin hobean. Horixe baita bizitza. Horretarako hau baino leku egokiagorik?
  • Txikikorner: Txikitxoak ere mahaiaren inguruan esertzeko aprobetxatuko dugu, jolasean ibil daitezen, ikas dezaten eta Arabar Errioxaz goza dezaten.

Eguna Sunset & Dine ekitaldiarekin amaituko da, gune zehatz ezberdinetan banatutako afaria, Arabako Errioxako ardoek lagunduta eta zuzeneko musikak girotuta. Ekitaldi hau Putzu Zeltiberiarraren plazan izango da, 21:00etan, 22€-ren truko, afaria, Putzu Zeltiberiarrera bisita eta kontzertua barne.

Inaugurazio ofiziala 11:00etan izango da plaza Nagusian, baina ekintzak Abacial Dorrearen plazan, Enparantza Berrian eta San Juan Plazn ere garatuko dira, aipatu Putzu Zeltiberiarraz gain.

Informazio gehiago.

Kategoria gabe

Nirea