NIREA ekimena jaio da lehen sektorea ekonomikoki suspertzeko eta landa gunea biziberritzeko

Nirea
Api 08 2014

Goiz honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak eta HAZI Fundazio publikoak NIREA ekimena aurkezteko Bilboko Kafe Antzokian egin den ekitaldian parte hartu dute, Euskadiko lehen sektoreko eta landa eta itsasertzeko inguruneko agente nagusienen ordezkariekin batera. NIREA erakunde publiko eta pribatuen arteko lidergo partekatuan bultzatutako ekimena da, lehen sektoreak Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialean duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta garrantzi hori balioesteko bultzatutakoa, Lehen Sektorea suspertzen eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea biziberritzen laguntzeko helburuarekin. 

Bittor Oroz sailburuordea eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese ez ezik, aurkezpen ekitaldiak honako hauen presentzia eta babesa izan du: ENBA eta EHNE Bizkaia nekazarien sindikatuetako ordezkariak, Euskadiko Arrantza Kofradietako ordezkariak, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko ordezkariak, nekazaritzaren kudeaketarako zentroetako ordezkariak, Nekatur, Elikaduraren Klusterra, Landa Garapenerako Elkarte eta elkarte sektorialetako ordezkariak, bai eta lehen sektoreko ekoizleak ere.

Kanpaina, NIREArekiko atxikimendu berrien bila

NIREA Akordioa izenekoaren edukia jakinarazita, hemendik aurrera konprometitu diren sektoreko pertsona eta erakundeak lanean arituko dira, atxikimendu gehiago lortzeko eta proiektu berritzaile honen filosofia zabaltzeko. Agente sektorialeei ez ezik, datozen egunetan asmoa da proiektua Euskadiko beste erakunde, enpresa eta instituzio batzuei ere ezagutzera ematea eta haien partaidetza lortzea.

Guztien artean, eta batez ere NIREA ekimena bere egiten duten guztiek banaka ematen duten babesarekin, balioetsi nahi da produktuaren figura eta, beraz, landa ingurune osoa ere bai.

DEKALOGOA

AKORDIOA

Fuente: Hazi

Kategoria gabe

Nirea