NIREA Sarea

Sareko lanaren garrantzia. Eragile guztien sarea.

Nirea

Nirea Sarea Nirea-ren helburuak partekatzen dituzten eragileek osatzen dute, eta indarrak batzen dituzte landa inguruneko, itsasertzeko eta hiriko gizarteak birkonektatzeko ekintzak bultatu eta garatzeko, gure lurralde garapen jasangarrirako erantzunkidetasuna sustatuz.

Nirea Sarea

Zergatik egiten dugu lan sarean?

Helburu komun baterako lankidetzan aritzeak aukera ematen digulako:

  • Ezagutzak eta gaitasunak partekatu, lankidetza eta berrikuntzako esperientziak garatu eta arazo komunei edo partekatuei irtenbideak bilatzeko guneak sortzeko.
  • Esperientzia eta gaitasun berriak sortzeko.
  • Ikuspegi indibidualak eta lokalak eta horien etorkizuneko perspektibak zabaltzeko.
  • Martxan jarritako ekimenen eragina biderkatzeko, txapel komun baten pean erakusten direlako.

Zer egiten dute Nirea Sareko kideek?

  • Gure landa inguruneaz eta itsasertzaz arduratzen dira elkarrekin.
  • Landa ingurunea eta hiri ingurunea berriz konektatzea bultzatzen dute, euskal gizartea gure landa ingurunea eta itsasertza bizirik mantentzeari buruzko sentsibilizatzeko eta erantzunkidetasunez jokatzeko ekintzak garatuz, parte hartuz edo bultzatuz.
  • Programaren bozgorailuak dira, baita ere lehen sektoreak eta landa eta itsasertzeko inguruneak gure gizarte eredua eraikitzeko duten balioenak eta garrantziarenak.
  • Guneak partekatzen dituzte jardunaldi eta topaketen bitartez, eta sarearen esku jartzen dute egiten dakitena eta dituzten esperientziak.
  • www.nirea.eus webgunea erabiltzen dute, ezagutzak partekatzeko eta balioan jartzeko, eta garatzen dituzten ekintzak, ekimenak, proiektuak eta ekitaldiak bertan txertatzeko.

Eragile bultzatzaileak

Nirearen agente sustatzaileak dira lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzearen alde diharduten eta euren indarrak mugimen honetara gehitzea erabakitzen duten sektore, lurralde eta gizarteko agenteakl. Euskadiko eragile sozioekonomikoak konpromisoak hartzera bultzatzen dituzte, eta euskal gizartea sentsibilizatzeko lanetan dihardute, nirea balioak transmititu eta lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea suspertzeko helburu komuna lortzen laguntzen duten proiektu eta ekimenak bultzatuz, lagunduz eta ikusgarri eginez.

Nirea konpromisoak hartu dituzten enpresak

Euskadiko enpresek eta instituzioek funtsezko rola dute gure landa ingurunea eta itsasertza mantendu eta garatzeari dagokionez. Horietako askok bat egin dute dagoeneko mugimendu honekin, hiru baldintza orokor dituzten konpromisoak hartuz:

Punto 1

Eragin sozioekonomikoa dute eta hori kuantifikatu/objektibatu daiteke.

Punto 2

Sentsibilizazio ekintzak dituzte erakunde barrurantz (enpresako langileentzat beraientzat) zein erakunde kanporantz (bezeroari edo gizarteari begira).

Punto 3

Komunikazio eta zabalkunde ekintzak egiten dituzte eta indarrak batzen dituzte Nirea sarearen alde.

Nirea