Lokala eta sasoikoa

Nirea

Gure elikagaiekin harremana izateko modua gure nortasunaren parte da. Euskal gastronomia ospetsua ez da ulertzen gure lurrarekin, Euskadin lehen sektorean diharduten pertsonekin duen lotura gabe: baserritarrak, arrantzaleak, neskatilak, saregileak…

Hurbileko elikagaiak kontsumitzen ditugunean, egin behar duten distantzia murrizteaz gain, eta, ondorioz, kutsadura eta erregaien kontsumoa zein biltegiratzeko erabilitako energia murrizteaz gain, tokiko ekoizleak sustatzen ditugu, ekonomia lokalari laguntzen diogu, eta tokiko barietateak eta arraza autoktonoak zein gure labore eta jarduerari lotutako basa biodibertsitatea babesten ditugu.

Gure elikagai lokalen garaira egokitzeak aukera ematen digu, gainera, produktu freskoagoak eskuratzeko, unerik onenean jasotzen baitira, biltzen direnetik kontsumitzen diren arteko tartea murriztuta.

Garaiko produktuen egutegia

Garai bakoitzeko produktuak ezagutzen laguntzen dizugu, sukaldean prestatzen duzuna gozoagoa, osasungarriagoa eta askotarikoa izan dadin. Deskargatu egutegia zure hozkailurako edo kontsultatu egutegi digitala erosketak egiteko.

Kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriak

Euskadin hainbat zigilu edo marka publiko daude gure elikagaiak eta edariak erraz identifikatu ditzagun. Horrenbestez, Jatorri Izendapenak ditugu: Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolinak, Idiazabal Gazta, Arabako Errioxako Ardoa (Rioja JIK) eta Euskal Sagardoa; Ekoizpen Ekologikoa eta kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriak, horien artean Eusko Label, Euskal Baserri eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzearen kontserba markak.

Online denden erakusleihoa / Tokiko elikagaiak etxetik

Modu askotara bete dezakezu zure mahaia tokiko elikagaiekin. Erakusleiho honetan gure sail eta itsasoen zatitxo bat etxeraino hurbilduko dizuten online denden bilduma bat aurkituko duzu.

Nirea