Proyectos Nirea Angostoko Azoka

Nirea

Angostoko azokaren jatorria Erdi Aroan aurkitzen da, baina joan den mendeko erdialdeko landa eremuko mekanizazioak eta bizimoduan emandako aldaketa sakonek bertan behera uztera eraman zuten orain dela 50 urte. 1992an berreskuratu ostean, orain Añanako Landa Garapenerako Erakundeak antolatzen du urtero iraileko lehenengo igandean Angostoko Santutegiko (Villanañe, Araba) inguruetan 5.000 eta 8.000 lagun bitartean biltzen dituen azoka hau.

Angostoko Azokak Añanako eskualdeko udalerrietako populazioarentzako elkargune izan nahi du. Bere helburua jai eta elkarlaneko giroaren bitartez eskualdeko eta inguruko nekazari, abeltzain eta artisauen lana hiritarrei ezagutzera ematea da.

Era honetan, landa eremu osasuntsu baten mantentzea eta garapenari laguntzeaz gain, eskualdea eta bere baliabideak ezagutzea ere sustatzen du, ekoizleek euren produktuak zuzenean saltzeko aukera duten bitartean.

Azokan mota honetako postuak aurkitu daitezke: bertako produktuen eta artisautza produktuen salmenta, eskualdeko eta inguruetako abereak, laborantzako makineria, cultura-ekimenak eta Añanako etorkizun osasuntsu baten alde lan egiten duten erakundeak.

Feria de Angosto

Kategoriak:

Nirea