Proyectos Nirea Arabako Lautada Dastatu

Nirea

Arabako Lautada Dastatu Arabako Lautadako produktuak sustatzera bideratutako dinamizazio ekintza da, eta aldi berean eskualdeko landa eremuko ostalaritza dinamizatzen du. Lautada LGEk eta Lautada Bizirik ACICSAk elkarlanean antolatzen dute 2016ko abendutik, Arabako Lautadako populaziora iristeko helburuarekin, baina baita turistak erakartzeko asmoz.

Ekimen hau hiruhil bakoitzeko azken ostegunean jardunaldi baten antolakuntzan datza (azken orduko aldaketarik egon ezean: jaiegunak, beste ekitaldiekin kointziditzea, etab.). Bertan, produktu baten dastaketa azaldu bat egiten da (produktu ezberdinak jardunaldi bakoitzean), ekoizle ezberdin batekin eta ostalaritza establezimendu ezberdin batean (herri ezberdinetan).

Jarraian produktua, ekoizlea, Lautada LGE eta Lautada Bizirik ACICSAri buruzko galderek osatutako jolasa egiten da. Jolasa puntuaziorik altuena atera duenari “Eskualdeko enbaxadorerik onena”ren diploma emanez amaitzen da.

Degusta productos de Llanada Alavesa

Kategoriak:

Nirea