Proyectos Nirea Arbol bat babestu

Nirea

Baserria Km0 Harakai kooperatiba Eusko Labela duten bere hanburgesak merkaturatzerakoan identifikatzen duen bereizgarria da. 300 baserritar baino gehiago elkartzen ditu, 1985tik gardentasuna eta ingurugiroaren jasangarritasunaren baloreak oinarri dituztenak.

Basoa Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Baserria Km0-k ‘Arbol bat babestu’ proiektu solidarioa abian jarri du, zuhaitzak landatzeko helburuarekin. Ekintza honen bitartez bere harri-koskorra ekarri nahi du aldaketa klimatikoari aurre egiteko, atmosferako CO2 maila murrizten lagunduz.

Kontsumitzaileentzako parte-hartze prozedura Baserria Km0 edozein produkturen 4 etiketa bidaltzea da. Era honetan, landaketaren babesle bihurtuko dira. Landaketa hau Lalastrako 3,4 hektareako lursail batean egingo da, Valdegovía/Gaubea udalerrian eta Valderejoko Parke Naturalaren barruan.

Dena den, ‘Arbol bat babestu’ jarraitzeko bokazioarekin jaio da. Baserria Km0 eta BASOA Fundazioak landaketa berriak egiteko asmoa dute, bai berriro Araban bertan, bai Bizkaia eta Gipuzkoan ere.

Arbol bat babestu Proiektua

Kategoriak:

Nirea