Proyectos Nirea Arkume Proiektua

Nirea

Arkume Larsabi Elkartearen proiektua da, eta Euskadin egin eta kontsumitzen den latxa arrazako arkumearen garrantzia goraipatzeko helburua dauka. Noemí Salazarek koordinatzen du eta EHU eta Apitropiken laguntza dauka.

Proiektuaren helburu orokorra latxa arkumeko artzainak ahalduntzeko elkarlan giroa sustatzea da, egiten duten lana eta merkaturatzen duten produktuaren garrantzia azpimarratzeko.

Horretarako, teléfono eta WhatsApp eta sare sozielen bidez bildotsa erosteko esperientzia pilotua jarri da martxan. Hasierako esperientzia hau apirilaren 10a arte garatuko da.

Arkume proiektua elkarlana eta berrikuntzaren esparruan kokatuta dago, lehen sektorearen lehiakortasun eta jasangarritasunaren hobekuntzarako. Nekazaritza-eredu jasangarriagoa sustatzen du, abere-ustiategiekin elkarlanean, eta unibertsitatea eta aholkularitza espezializatuen laguntzarekin. Kalitate bereziko produktuaren salmenta-metodoan berrikuntza probatu nahi dute, bere ezaugarriak eta salmenta-esperientzia gogobetegarrien garrantzia azpimarratuz.

 

Arkumek bi gidalerro jarraitzen ditu:

  • EHUk produktua karakterizatzen du eta oinarri tekniko eta zientifikoa eskaintzen du, artzain hauek hazitako latxa arkumeak, esnekoak eta amaren esnearekin soilik alikatuak, era intentsiboagoan ekoiztutako arkumeengandik bereizteko.
  • Kontsumitxailea entzun eta bildotsaren erosketan baloratzen dituen alderdiak asebetetzen saiatu.

 

Informazio gehiago:

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/la-ruta-slow/audios/detalle/7886473/la-ruta-slow-04032021/

Kategoriak: bildotsa

Nirea