Proyectos Nirea Baserrikoa

Nirea

Baserrikoa Debabarrena” proiektua Debemen Debabarrenako Landa Garapenerako Elkarteak eskualdeko Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin abian jarritako ekimena da. Bere helburua baserriko produktuak eta landa eremua gizarteratu eta horien inguruan sentsibilizatea da.

Azken urteotan zehar hainbat ekintza burutu dira, horietako batzuk azokei irudi bateratua ematera bideratuta. Azoketan sensibilizazio ekintzak ere burutu dira, garaian garaiko eta bertako produktuak eskeintzen dizkiguten onurak gizarteratzeko asmoz.

Bi ildo horiek uztartuz, 2016 urtean estrategia berri bat lantzen hasi zen eskualdeko herrietako dendarien lankidetzarekin. Lankidetza horretatik sortu zen “Baserrikoa Debabarrena” bereizgarria, eskualdeko ekoizleak, saltokiak eta eskaintzen dituzten produktuak bereizteko.

Ekimen honekin Debemenek baserriko produktuak balioan jartzea bilatzen du herrietako denda txikietan identifikazioa hobetuz eta, aldi berean, herriko merkataritza bultzatu ekoizle, merkatari zein kontsumitzaileen arteko ekimenak piztuz.

“Baserrikoa” bereizgarria azoka eta ferietan topatu daiteke, baina baita kontsumo taldetako otzaretan, etxez-etxeko salmentan, baserrietan… eta on-line salmentan ere.

Baserrikoa Proiektua

Kategoriak:

Nirea