Proyectos Nirea Basque Label Fest

Nirea

Basque Label Fest jaialdi gastronomikoa urtero ospatzen da Zarauzen, Eusko Label kalitate ziurtagiria nortasun ikur duelarik. Lehenengo edizioa 2016an ospatu zen, ekoizle talde batn ekimenez eta Hazi Fundazioaren laguntzarekin. Jaialdian produktu ezberdinak aurkezten dira, beti ere baserritarren lana nabarmenduz.

Iraileko astebetean zehar, zarauzko hainbat tabernetan Eusko Label produktu zehatzen bat erabiliz egindako pintxoak saltzen dituzte. Ekitaldi nagusia aste horretako larunbatean ospatzen da. Bertan, pintxoak publikoki aurkezten dira eta ticketen bidez saltzen dira. Lortutako diru guztia GKE batera bideratzen da.

Gainera, egitaraua lehen sektorea eta gastronomiarekin lotutako hainbat ekintzez betetzen da, adibidez, tailerra, txapelketak, etab. Nobedade gisa, 2017an “Merkatutik Zuretzat” kanpaina Basque Label Festen egitarauan integratu da.

Basque Label Fest Zarautz

Kategoriak:

Nirea