Proyectos Nirea Erein

Nirea

Erein euskal unibertsitateetan elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz garatzen den prestakuntza eta sentsibilizazio programa bat da, Elikak bultzatua, Kimera enpresaren partaidetzarekin, zeina tailerrak diseinatu eta dinamizatzeaz arduratu baitzen.

Proiektuak unibertsitateko ikasleak sentsibilizatzea eta erantzunkide izatea nahi du, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren araberako Elikadura eta Gastronomiaren lau “S”-en inguruan: Osasungarria (segura), Jasangarria (sostenible), Segurua eta Berezia (singular). Hori lortzeko, gazteak hurbildu nahi ditu Euskadiko ekoizpenaren eta elaborazioaren sektore txira, eta elikagaien kontsumoak osasunean eta ingurumenean duen eraginaz kontzientziatu.

2019-2020 ikasturtean proiektu pilotu ba egin zen, eta lau arlo horietako bakoitza modulu jakin baten bidez garatu zen. Modulu bakoitzak hainbat eragileren lankidetza izan zuen, eta bi zati zituen: bat teorikoagoa, adituen eskutik, eta beste bat praktikoagoa, protagonistei bisitak eginez: ekoizleak, azokak, sagardotegiak, etab.

  1. ELIKADURA JASANGARRIA: Impact Hub, Bidezko Elikadura, Karabeleko
  2. ELIKADURA SEGURUA: Elika, Zerain sagardotegia
  3. ELIKADURA OSASUNGARRIA: Elikagune, Azpeitiko azoka
  4. ELIKADURA BEREZIA: Maisor, Sopak Primicia de Mar, Mikel Garaizabal, Hazi
Antxoak garbitzen Maisor-en (Getaria)

Kategoriak:

Nirea