Proyectos Nirea Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

Nirea

Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa Hazi Fundazioak antolatzen du urtero 2010 urtetik. Helburu nagusia Ostalaritza Eskoletako ikasleak kalitate bermea duten nekazal eta itsas eremuko produktuen inguruan sentsibilizatzea da. Hain zuzen, beraien ibilbide profesionalean produktu horiek bidelagun izan daitezen.

Euskadiko Ostalaritza Eskoletako ikasle guztiei zuzendua dago, eta eskola bakoitzak bere ordezkaria aukeratzen du, norbere irizpideen arabera.

Parte-hartzaileek plater gazi bat prestatu behar dute lehengaien gehienezko prezioa 7 eurokoa izanik. Platera prestatzeko Eusko Labela duen produktu zehatz bat erabili behar dute, urtez urte aldatzen dena.

Aurkeztutako 8 finalistek 2 ordu dituzte finalean platera prestatzeko. Jarduerak irauten duen bitartean sukaldaritzan aditua den epaimahai tekniko batek ebaluatzen ditu partehartzaileak, eta nota guztiak beraien artean adosten dituzte.

Concurso Eusko Label con las Escuelas de Hostelería de Euskadi

Kategoriak:

Nirea