Proyectos Nirea Gustu laborategiak (Slow Food Araba)

Nirea

Slow Food Arabako Gustu Laborategiak; baserritarrek, produktuek, koekoizle, sukaldariek eta elikagaien nutrizioan adituen batzarrak osatzen dituzte. Slow Food mugimenduak koekoizle bezala definitzen ditu kontsumitzaileak. Honela, erosketa eta kontsumoaren bidez produkzio-sistemetan dugun erantzukizuna azpimarratu nahi du. Batzar horietan arduratsu diren produkzio sistemez mintzatzen da, elikagaien sukaldaritzarako bereizgarriez, elikagaien eraberritzeez, idei guzti horiek osatzen dute dastamenaren Slow Food mugimenduaren kutxa. Tailer parte-hartzaile bezala baserritarrek bere hitzekin adierazten dute eguneroko jarduera, sukaldariek sukaldaritzarako aukeraz mintzatzen dira, elikagaien adituek balio nutritiboez, gainera denek batzarretan edozein galderei erantzuten diotelarik. Laborategi hauek edozein gaiari heltzen diote; horrela, gai espezifikoez mintzatzen dira, adibidez, merkatuetan saltzen diren edozein produktuei buruz, eta hauek zein ardoekin ezkontzen diren egokien eta abar luze bat.

Slow Food Araba, nazioarteko slow Food mugimenduaren kidea da; irabazi-asmorik gabeko erakundea, dastamenen hezkuntza eta nekazaritza biodibertsitatea bultzatzen ditu, manifestazioak antolatzen ditu eta liburuak eta aldizkariak argitaratzen ditu. 2005. urtean Arabako Slow Food sortu zen, eta ordutik gure nekazaritzaren laguntzaile eta babesle izan da. Horregatik, “jatearen ekintza nekazaritza ekintzaile”moduan azaltzen du Slow Food Arabako webgunean.

Gustu laborategiak (Slow Food Araba)

Kategoriak:

Nirea