Proyectos Nirea Hazteko Energia

Nirea

Hazteko Energia“, Eroskiren Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Programa Hezitzailea, 2013an jarri zen martxan. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta sortu zenetik (2013-2019) estatu osoko 1.000.000 ikasle baino gehiagok parte hartu du.

Programaren helburua gero eta arazo handiagoa den haur gizentasunari (gizentasunaren prebalentzia: %18, eta gehiegizko pisuarena: %26) irtenbide bat ematea da. Helburu hori lortzeko, ikasleak eta haien ingurunea (familia eta irakasleak) elikadura orekatua eta bizimodu osasungarria eramatearen garrantziaz sentsibilizatu nahi dira.

Programa hau Elikadura Eskolaren barruan ematen da. Elikadura Eskola Eroski Fundazioak sortu zuen bere proiektu guztiei estaldura emateko eta herritarrengan elikadura eta ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz.

Hazteko Energiako edukiak nutrizio, dietetika, pedagogia eta pediatria arloko espezialistek osatutako Batzorde Pedagogiko batek diseinatu ditu. Unitate didaktikoak Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren ezagutza barneratzeko disenatuta daude. Curriculumaren hainbat eremutan lan egiteko aukera ematen dute (Hizkuntza, Matematika eta Arte heziketa), eta oinarrizko konpetentzia guztiak tratatuko eta agertuko direla bermatzen dute.

Fundación Española del Corazón, Unicef, WWF eta Basque Culinary Center programako kolaboratzaileak dira, eta bakoitzak Unitate Didaktikoko saio bat prestatu du.

 

Informazio gehiago:

http://energiaparacrecer.escueladealimentacion.es/eu
http://www.escueladealimentacion.es/eu

hazteko energia nirea topaketa graphic recording

Kategoriak:

Nirea