Proyectos Nirea Ideia berritzaileen lehiaketa Harana Bailaran: deskubritzeko txoko bat

Nirea

NIREAn beti esaten dugu zure erabakiek axola dutela, eta ia beti egin dezakezunaz hitz egiten dugu, zer produktu erosi, adibidez. Baina zure ideiek ere ekarpen handia egin diezaiokete landa eta itsas eremuari.

Haranako Udalak eta Arabako Industrialdea elkarteak ‘Ideia berritzaileen lehiaketa Harana Bailaran: deskubritzeko txoko bat’ deitu dute. Lehiaketa jende guztiari zuzenduta dago eta etorkizunean Arabako Industrialdeak Salbarte industrialdean eraikitako paboiloietan garatu litezkeen ideia berritzaileak bilatzen ditu.

Ekimen honen helburua Arabako landa eremu honen errealitatera egokitzen diren ideia berritzaileen bidez udalerrian jarduera ekonomikoa sortzea da, aldi berean, landa eremua ekonomia-jarduerak ezartzeko aukera bezala aurkeztuz. Jarduketa hauen bitartez, bailarako bizitza-kalitatea hobetu eta bertan bizitzea erakargarriago egin nahi da, biztanleria landun handiagoa erakartzeko.

Ideia irabazleentzako sariak honako hauek izango dira:

1.500 €-ko zenbateko ekonomikoa eta Nirea aitorpena

Bertako produktuen saskia, asteburu bateko egonaldia Arabako Mendialdeko landa turismo batean eta Nirea aitorpena

Proposamenak aurkezteko epea 2017ko irailaren 25etik urriaren 31a arte egongo da zabalik.

Lehiaketaren oinarriak

Izen-emate fitxa

Ideia garatzeko gidoia

Inguruneari buruzko informazioa

Planoak eta pabilioien lurazala

Informazio gehiago: 945 405 424 | Informazioa sprilur.eus-en

Ideia berritzaileen lehiaketa Harana Bailaran

Kategoriak:

Nirea