Proyectos Nirea Idiazabal Lurraldea

Nirea

‘Idiazabal Lurraldea’ Goierri eskualdeak bertako produktuaren sustapenerako egiten diren jarduera turistikoak bereizteko erabiltzen duen marka da. Erro koop. Elkarte Txikiak lurralde honetako zenbait baliabide  kudeatzen ditu, Ordiziako D´elikatuz Zentroa, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa edo Idiazabal Gaztaren ibilbidea.

Bere ibilbidean zehar, Errok Ordizia, Idiazabal eta Goierri eskualdea ezagutzera emateko heziketa eta turismo arloko hainbat proiektu landu ditu. Proiektuotan, bertako produktu eta azokaren erakargarritasunaz baliatu eta balioan jarri dira.

Errok ezaugarri hauek lantzen ditu bere jardueran:

  • Heziketaren garrantzia: gure haurrak, etorkizuneko kontsumitzaileak.
  • Bertako produktuak eta azokak, herriaren motore ekonomiko eta sozializazio gune bezala.
  • Produktu gastronomikotik Produktu Turistikora: Idiazabal Gaztaren Ibilbidea.
  • Lankidetza publiko/pribatua eta sare lanaren garrantzia.
Idiazabal Lurraldea / Territorio Idiazabal, Nirea topaketako graphic Recording

Kategoriak:

Nirea