Proyectos Nirea Itsas Turismoa Bermeoko Neskatilak

Nirea

Neskatilak arrantza sektoreko langileak dira, ontziei porturatzen direnean harrera egiten dietenak. Eurek deskargatzen dute ontzia, eta merkantzia saltzera eraman eta saltzen dute. Arrantzaleek itsasoratzeko eta itsaso zabalean bizitzeko behar dituzten janariaz eta beste baliabide batzuez hornitzeaz ere arduratzen dira.

Saregileei dagokienez, ehunka urte dituen artisau lanbidea da, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten. Lana agerian egiten dute euskal kostaldeko portu askotan.

2019ko udaz geroztik, Bermeoko portuko emakumeek jarduera berri batean dihardute: bisita gidatuak Bermeoko arrantzaleen kofradiara. Bisita horien bitartez, euren lana ikusarazi nahi dute, euren jarduera nagusia dibertsifikatzearekin batera.

Bisitek ordu eta erdi irauten dute gutxi gorabehera, eta, amaieran, Bermeon egindako kontserbak dastatzen dira.

Aurtengo udan (2020), Bermeoko Turismo Bulegoaren bidez antolatzen diren bisitak ostiraletan eta larunbatetan egingo dira. Halere, gutxienez 10 laguneko taldeek bisita beste egun batean egitea adostu dezakete haiekin.

Beraz, bisita egin nahi duenak, bi modutara egin dezake erreserba:

  • Zuzenean haiekin berba eginda: 629 61 58 65 (Ana Rosa Ispizua).
  • Bermeoko Turismo Bulegoaren bitartez:
    • Bulegora zuzenean joanez: Lamera ibilbidea z.g. 48370 Bermeo
    • Edo telefonoz: 94 617 91 54

 

Informazio gehiago:

https://www.bizibermeo.eus/
https://www.facebook.com/turismomarinero.neskatillas

Turismo Marinero - Bermeoko Neskatilak - Graphic Recording de la presentación en el Encuentro Nirea 2020

Kategoriak:

Nirea