Proyectos Nirea Jan ta Jabe

Nirea

Jan ta Jabe proiektua 2014ean jarri zen martxan. VSF-JAGek (WEB) sustatu zuen Sestao, Portugalete eta Barakaldoko kontsumo taldeekin batera, eta Portugaleteko Merkatua, Sestaoko Txirbilenea, Mamarigako Kultur Etxea eta Barakaldoko La Huertakaren laguntzarekin.

Ezkerraldean kontsumitzaile eta ekoizleen arteko elkarguneen sorreraren bitartez, baserritar ekoizpena sustatzen duten hiri-landa sareak sendotzeko helburua dauka, baserritarrentzako lan baldintza eta prezio duinak bermatuz. Parte-hartze jardunaldiak dira, parte-hartzaileek beraiek sortuak, eta urtean behin edo bitan ospatzen dira gizarte-errotze handiko Ezkerraldeko tokietan.

Ekintza hauek elikadura burujabetzaren printzipioaren ezagutaraztea bultzatzen dute, baita elikadura- eta kontsumo-ereduen ondorioen inguruko gizarte-kontzientzia ere. Erakunde kolaboratzaile eta antolatzaileek azoka, pintxo-pote egun eta jardunaldietan parte-hartzera gonbidatzen zaituzte.

Ez ezazu ezer galdu! Facebooken eta Twitterren jarrai itzazu!

E-posta: jantajabe@gmail.com

Jan ta Jabe proiektua

Kategoriak:

Nirea