Proyectos Nirea Kalitatea Topera! Adituak

Nirea

Kalitatea Topera! Adituak programa (lehen “Kalitatea Topera! Kontsumitzaileak” bezala ezagutzen zena) HAZIk bultzatutako ekimena da. Bertan kalitateko elikagaiak ekoizten duen talde handi batekin egiten dute lan.

Urtero, gastronomia, elikadura eta nekazaritza elikagaiko sektoreei bideratutako ate irekietako ekintzak proposatzen dira. Programak jarduera hezigarriko aukera zabalak eskaintzen ditu, parte hartzaileen beharrei eta lehentasunei bideratuak. Parte hartzen duten taldeak oso ezberdinak dira: Kontsumitzaileen elkarteak, Kultura-elkarteak, Gizarte interbentzioko elkarteak, kontsumo arduratsua eta elikagaiei buruzko udal tailer eta ekimenak, Emakume elkarteak, lanbide-elkarteak…  Haien artean, nabarmendu nahiko genituzke etorkizunean sektorean lan egingo duten profesionalak, bereziki Hiru Lurralde Historikoen Ostalaritza Eskoletako ikasleak.

Helburua Euskadin Kalitateko Bereizgarriak dituzten elikagaiei buruzko ezagutza eta informazioa bultzatzea da, produktu hauen ekoizpen, eraldatze eta elaborazioa bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen.

Elikagaien ekoizlea bera eta nekazaritza arloan formazioa duen teknikari bat izango dira bisitari taldeak hartuko dituztenak eta haiek azalduko dituzte, lursailean bertan, ekoizpenaren prozedurak eta teknikak. Horrez gain, lehen sektorean lan egiten dutenek betetzen dituzten beste ingurune- eta giza-funtzio garrantzitsuak ere azalduko dituzte, gure gizartean normalean oso onartuak ez direnak, hain zuzen ere. Horregatik, ibilaldian zehar, nekazariek natura eta ingurunea zaintzeko egiten duten lana azpimarratuko da, baita lurraldearen kudeaketa, ondarea eta kultura gastronomikoa, arkitektonikoa eta landatarraren mantentze-lanak ere.

Jarduerak udaberrian eta udazkenean egiten dira, baina izena eman behar da maiatzaren 31a baino lehen.

Egitaraua eta informazio gehiago Eusko Label web gunean.

Kategoriak:

Nirea