Proyectos Nirea Kalitatea Topera! Ikastetxeak

Nirea

Kalitatea Topera Ikastetxeak! HAZIk bultzatutako ekimena da eskolei zuzenduta. Bertan Euskadiko kalitateko produktuen ekoizle ugari parte hartzen ari da.

Egitarauak Euskadiko eskualde ezberdinetan dauden nekazaritza-ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien eraldatze guneetan bisita monitorizatuak jasotzen ditu. Ekintza hauek hurrengo taldeentzat prestatu dira:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

– Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa

– Elikadura eta naturarekin erlazionaturik dauden Erdi-Mailako Formazio Zikloak

– Eskolako Agenda 21eko ikasleak.

Baserritarrak ekoizten dituzten kalitateko produktuen ezagutza bultzatzea da ekimen honen helburua, baita gure ingurunea, landa-kultura eta ondarea mantentzeko egiten duten lana ezagutzea ere. Taldeei Euskadiko kalitateko eta jatorrizko bereizgarriak dituzten nekazaritzako elikagaien ekoizpen prozedurak ezagutzeko aukera ematen die bertatik bertara. Azken finean, ikastetxeek euren ikasketa planen barruan nekazaritza-elikagaiekin erlazionatutako ekintzak sartzea du helburu.

Ibilbideetan nekazaritza-ustiategi eta nekazaritzako elikagaien eraldatze guneak bisitatzen dira, eta horrela, elikatze kateko alde guztiak ezagutzeko aukera izan dezakete. Jardunaldian zehar, jakinaraziko dira zeintzuk diren Euskadiko kalitateko produktuak, zer bereizgarrik bermatzen dituzte eta nola onartzen dira.

Bisita hauek ikasturtean zehar egingo dira (urritik maiatzera) eta izena eman behar da aurreko ikasturteko ekainaren 30a baino lehen.

Egitaraua eta informazio gehiago Eusko Label web gunean.

Kategoriak:

Nirea