Proyectos Nirea Kofradia Itsas Etxea

Nirea

Kofradia Itsas Etxea baxurako euskal arrantzaren balioa agerian jartzeko zentro bat da. OPEGUIk sustatzen du (Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundea), Itsas Garapen Elkartea, Flag elkartearen lankidetzarekin.

Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Gazteen artean sektorea ikusaraztea, belaunaldi txandaketan laguntzeko eta sektoreari iraunkortasuna emateko.
  • Sasoiko arrainaren balioa agerian jartzea, horren kontsumoa sustatzeko.

Hori lortzeko, hainbat jarduera antolatzen dira, “eginez ikasi” premisarekin, partikularrei zein prestakuntza zentroei zuzenduta, jardueren artean egonik jasangarritasunari eta nutrizioari buruzko tailerrak, eskulan tailerrak saregileekin, lonja, kontserba fabrika eta portuetarako bisitak, arrantza saioak baxurako ontzi batean, produktuak dastatzea eta ezkontzea, edo sukaldaritza tailerrak. Gainera, baxurako arrainarekin egindako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera eskaintzen da.

Kategoriak:

Nirea